Ze esatek

Biografia

Ze Esatek! 2009an Euskal Herrian sortutako rock, reggae eta ska taldea. Beste talde batzuetatik etorritako musikari esperimentatuez osaturiko banda gara, hala nola The Txortains,  Harlax edota 3gabe2 taldeetan aritutako musikariak. Bandaren filosofia joaten diren lekuan festa eta parranda sortzea da, taldearen estilo «ganberroa»-rekin, jendea giroan sartu eta mugiaraztea. Zazpi urte hauetan ehundaka kontzertu eman ditu Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan, Madrilen, Cuban eta Londresen.