Dupla

Biografia

DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka.

Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen zituzten Ikus-entzuneko kapituluak Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-a egiten hasi ziren 2018ko neguan. Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasi eta antzerkiaren antza duen espektakulu bisuala sortzen dute.

————————————

Beraien proiektuarekin aurrera jarraitzeko asmotan, Durangoko Azokan bere lehenengo lan kontzeptuala aurkeztuko zuten, Folklore izenpean.

Bertan filosofia berritzailearekin bat eginez, haien musika aurkezteko disko zein USB formatuak baztertu eta goxoki musikatuak diseinatu dituzte Duplatxusak.

Goxoki hauek estalkian QR kode bat daukate. Mugikorraren bitartez kode hau irakurtzean beraien web-orrira bideratuko du eroslea eta bertan haien musika sarean entzun edo deskargatzeko aukera izango dute.

Facebook         Instagram          Youtube          Spotify