Makala

Biografia

Makala edo DJ Makala ezizen horren atzean Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarra dugu. Bi hamarkada luze igaro dira musikaren munduan murgildu zenetik. Ibilbide horretan areto ezberdinetako eta irratsaioetako diska jartzailea, musikari, ekoizle lanetan eta beste artista batzuentzako erremixak egiten ibili da eta baita ere promotore gisa Euskal Herrian zehar ekitaldi eta kontzertu ezberdinak programatzen. 2019 urtean, disko berria du bezopean eta bueltaka ibiliko da, bai zuzeneko taldearekin bai DJ bezala.