Julen Alonso

Biografia

Julen Alonso urte luzez ibili da trikitixa txapelketetan eta jaialdietan parte hartzen, Eneritz Aulestia abeslariarekin batera. Musikari ezberdinen disko eta zuzenekoetan jotzen ibili ondoren, orain bere proiektua aurkeztera dator. 

2019an “SUTAN DANTZAN” izeneko lehen diskoa kaleratu zuen. Orain, honen bira egiten dabil, musika eta dantza uztartzen dituen Ikuskizun bat eginez. Izenari dagokionez, “Infernuko hauspoa” deitzen zaionari keinu txiki bat egin nahi izan dio. Beti ondoan izan duen lagunari.

Facebook          Instagram          Youtube        Spotify