Xsakara

Biografia

XSakara Euskal Herriko kostaldeko rapero bat da, Bermeokoa hain zuzen. Artista gazteak 16 urte zituela hasi zuen bere ibilbide musikala, eta gaur egun lau lan baino gehiago ditu: hiru Album eta EP bat.

Bere eboluzio musikala bereziki antzeman zen 2017. urtean erritmo berriekin esperimentatzen hasi zenean: elektronika, funk-a eta trap-a, besteak beste. Aurrerantzean, bere estiloa batez ere esperimentazioak eta hip-hopa beste genero batzuekin nahasteak ezberdintzen zuen.

XSakararen garai latzenetara murgiltzen gaituen proiektua da “ILARGIAREN SEMEA 1619”. Istorio bat izango balitz moduan aurkezten du, non lehendabiziko atalean 16 urte zitueneko atmosfera aurkezten digu. Beste alde batetik, azken tramoan 19 urte betetzean izan zuen eboluzio pertsonala azaltzen digu.

Rap estiloan oinarrituta eta beste zenbait genero musikalekin jolastuz, gazteei zuzendutako proposamena aurkezten du XSakarak. Gaur egungo gazteek bizi dezaketen gaiei buruz idazten duenez edozein adineko pertsonak identifikatuta sentiaraztea lortu dezake.

 

Instagram          Twitter         Youtube          Spotify