Raimundo el Canastero musika egiten ondo pasatzen duen talde bat da. Bere kontzertuak jarana hutsak dira, alaitasuna eta dibertsioa publikora transmitituz, eta txalo eta iskanbila erritmoan murgilduz.  Hainbat estiloren artean mugitzen dira, eta horien artean rumba festazaleena da nagusi. Lehenengo urtean Euskal Herri osoko plaza, txozna eta gaztetxeak bete dituzte, 30 kontzertu baino gehiago gehituz, horien artean Hatortxu Rock jaialdia nabarmenduz. 8 single argitaratuta, aurten “No todo es Rumba” lan esperimentala aurkeztu dute, Beltza, Senisa & Caeteren eskutik, eta, ondoren, euren lehen LParen konposizioan eta grabazioan murgildu dira. Hori guztia modu independentean, autoekoiztuta eta taldea batzen duenaren zentzua ahaztu gabe: Zuzeneko musikaren tarte onak, patxarana eta giro ona.

Raimundo El Canastero

 

Instagram

Press Kit

Kontratazioa